|
Laguntza honen irudiek bere gainean galdera-ikurdun etiketa batzuk dauzkate, eta hauek erakusten dituzte aipatu irudietan agertzen diren elementuak. Eraman saguaren kurtsorea etiketa hauen gainetik erakutsitako elementuaren azalpena irakurtzeko.
Aurkibidea
Datu-basea
Bilaketa erraza
Bilaketa errazak datu-basean kontsultak egiten ditu bi irizpideren arabera: toponimoa dagoen udalaren arabera eta toponimoaren barnean dagoen karaktere-kate baten arabera. Kontsulta bat egiteko gutxienez bi irizpidetako bat zehaztu behar da. Ondorengo irudiak modalitate honetan bilaketa honen formularioa erakusten du.
Gora itzuli
Bilaketa aurreratua
Bilaketa aurreratuak kontsultetarako irizpide berriak eransten ditu. Horiek sartzea aukeran dago, baina beti beharrezkoa da gutxienez bilaketa errazaren bi irizpideetako bat zehaztea. Ondorengo irudiak bilaketa aurreratuaren formularioa erakusten du.
Gora itzuli
Lehio hauek irekitzen dira bilaketa aurreratuko irizpide bat aukeratzerakoan edo bere balioaren gainean sakatzerakoan. Zuhaitz batean irizpide horietako batek onar ditzakeen balio guztiak hierarkikoki ordenatuak daude.
Gora itzuli
Emaitzen taula
Kontsulten emaitza taula hauetan isladatzen da. Bertan erakutsiko dira eskatutako irizpideekin bat datozen aurkitutako toponimoen aldaera guztiak.
|